Lege-oharra eta pribatutasun politika
Datos Identificativos
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea eta merkataritza elektronikoa erregulatzen duten gainerako arauak betez, jakinarazten dizugu FAGOR Healthcare S.Coop. sozietatea www.fagorhealthcare.com webguneen jabea dela.
FAGOR Healthcare Koop. Elkarteak (aurrerantzean, FAGOR Healthcare) Goiru kaleko 1. zenbakian du egoitza soziala, 4. solairuan. 20500 Arrasate (Gipuzkoa), eta bere IFK ES-F75067710 da.
Sozietatea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, Kooperatiba Elkarteen eta Bestelako Enpresa Elkarteen Liburuan, 2400 orrialdean, 2012.0.039 inskripzio-zenbakiarekin, 2012ko maiatzaren 23tik.
FAGOR Healthcarerekin harremanetan jarri behar izanez gero, egoitza sozialera idatziz egin dezakezu, 943 252 431 telefonoaren bidez edo info@fagorhealthcare.com helbide elektronikoaren bidez.
Pribatutasun Politika
Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak FAGOR Healthcareren titulartasuneko tratamendu sisteman gordeko direla, zure kontsultei erantzuteko eta zure interesekoa izan daitekeen erlazionatutako informazioa bidaltzeko. Indarrean dagoen araudia betez, FAGOR Healthcarek jakinarazten du datuak lehen aipatutako aginduak betetzeko behar-beharrezkoa den epean gordeko direla.
Kontrakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta baimena dugula aipatutako helburuetarako erabiltzeko.
FAGOR Healtharek jakinarazten du datuak modu zilegian, leialean, gardenean, egokian, mugatuan, zehatzean eta eguneratuan tratatuko dituela. Hori dela eta, FAGOR Healthcarek konpromisoa hartzen du arrazoizko neurri guztiak hartzeko, neurriok berehala ezabatu edo zuzendu daitezen, zehatzak ez direnean.
Datuen babesari buruz indarrean dagoen araudiak ematen dituen eskubideen arabera, zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta datuen tratamenduari aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta datu horiek tratatzeko emandako baimena ere. Horretarako, goian adierazitako harremanetarako kanaletara edo rgpd@fagorhealthcare.com helbide elektronikora bidali beharko duzu eskaera.
Kontrol Agintaritza eskudunarengana jo ahal izango duzu, egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.
Harremanetarako edo datuak biltzeko formularioa bidalita, FAGOR Healthcareren pribatutasun politika hau onartzen duzu.