Fagor Healthcare
Fagor Healthcare-n pertsonen osasun eta ongizaterako irtenbideak eskaintzen ditugu.
Gure zerbitzuen bidez, 10 urte baino gehiago daramatzagu pazienteen atxikimendu terapeutikoa hobetzen laguntzen, bai eta haien senitartekoei eta zaintzaileei ere.
Gure sistema berritzaileei esker, paziente kronikoek behar bezala hartzen dituzte agindutako botikak, eta, horrela, haien bizi-kalitatea hobetu dezakete.
Misioa
Gure eginkizuna tratamendu farmakoterapeutikoari atxikitzearen bidez pazientearen bizi-kalitatea hobetzen duten irtenbideak eskaintzea da, baita haien zainketan parte hartzen duten pertsonen lana hobetzea ere: medikuak, farmazialariak eta zaintzaileak..
Bisioa – Ikuspegia
Gure ikuspegia tratamendu farmakoterapeutikoari atxikitzeko nazioarteko erreferente izaten saiatzea da, pazienteen tratamendu eta zaintza prozesu osoan sortutako beharretara egokitutako irtenbide berritzaileak eskainiz..
Zuzendaritza taldea
Beatriz Leciñana
Zuzendari Nagusia
“Farmazietarako kualifikazio handiko produktua eta zerbitzua, SPD sendagaiekin ontzia prestatzeko zerbitzua osasun-agintariek araututako jarduera da, eta farmazialarien profesionaltasunak bermatzen du.
Gaur egun, 2.500 farmazia eta 40.000 paziente baino gehiagok erabiltzen dute egunero gure sendagai-blister-ontzia.
Gure erronka nazioartean hedatzea da”
Juanjo Falcón
Zuzendari Teknikoa
“Soluzio konpletuak garatzen ditugu, paziente polimedikatuei beren medikazioa behar bezala hartzen laguntzen dietenak. Gure produktu/zerbitzu guztien (gailuak, kontsumigarriak, osagarriak eta softwarea) diseinua, garapena eta euskarria integratuta dauzkagu gure lantaldean, kolaboratzaile desberdinekin batera, gure bezeroei zerbitzurik onena emateko.
Gure erronka gero eta produktu eta zerbitzu eraginkorragoak garatzea da, botikak hartzean dauden akatsak eta horiei lotutako kostuak murrizteko.”
Gorka Garcia
Homecare arduraduna
“Pertsona polimedikatuek ahalik eta atxikidura-mailarik handiena lor dezaten, pazientearengan eta haren zaintza-sarean oinarritutako soluzio teknologiko berriak garatzen ditugu, komunikazioa erraztuz eta hurbileko pertsonak integratuz.
Pazientea dagoen tokian dagoela hobetzen dugu bere atxikidura, sistema eramangarriekin eta konfiantzazko farmazialariak profesionalki medikazioa gainberatu duen segurtasunarekin.”
Non gaude?
Bulego nagusiak
Goiru kalea 1, A eraikina, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
Bartzelonako delegazioa
Sant Pau barruti modernista, Sant Manuel pabiloia
Carrer de Sant Antoni Maria Claret, 167, 08025 Bartzelona