ZURE SENIDEA ESKURIK ONENETAN
Medikazioa behar bezala hartzea ez da inoiz hain erraza izan.
Zure osasuna zaintzen dugu, zure ongizatea hobetzuz
Medikazioaren hartualdia errazago izateko zure konfiantzazko farmaziak eskaintzen duen sistemarik onena
2.500 tik gora farmazitan gaude
50.000 paziente baino gehiago
10 urtetik gorako esperientzia
Botikak kudeatzeko arazoak dituzu?
2 paziente kronikotik 1ek ez du bere tratamendua behar bezala jarraitzen. Hori ez egiteak osasun-arazo larriak eragin ditzake: gaixotasuna okertzea, bizi-kalitatea gutxitzea, beste tratamendu batzuk emateko beharra, etab.
Konponbidea dugu zuretzat.
Asteko SPD blisterra
Medikazioa modu erraz eta seguruan behar bezala hartzeko irtenbiderik onena
Intuitiboa, erosoa eta erraza
Zure medikazioa merkatuko blister ergonomikoenean prestatzeko modurik errazena eta seguruena. Eskatu zerbitzua zure farmazian, eta pilula-antolatzaile bat astero emango dizu beste ezertaz arduratu ez zaitezen.
«2013tik Fagor Healthcareren SPDa erabiltzen dut. Oso sistema erosoa da, eta sendagaiak pastilla-ontzian antolatzeaz ez arduratzeko aukera ematen dit»
Jakin nahiko zenuke zure senideak denbora errealean tratamendu medikoak behar bezala jarraitzen dituen?
Pazienteek beren rolaz jabetu eta beren burua zaindu behar dute, baina babestuta sentitu behar dira, eta, horretarako, beharrezkoa da haiekin eta haien familiarekin lankidetzan aritzea, baliabideak, informazioa eta tresnak eskainiz, guztien artean ahaldunduago egon daitezen, paziente horren atxikimendua, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.
Smart Homecare soluzioak
Azken teknologiak erabiltzen ditugu tratamenduekiko atxikidura hobetzeko eta paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko.
WhastApp abisuak
Indartsua, berritzailea eta arina
Merkatuan medikazioa gogoratzeko dagoen WhatsApp bidezko abisu-sistema bakarra.
Pazienteak hartualdia baieztatu besterik ez du egin behar, ezer idatzi edo konfiguratu gabe.
Senitartekoak edo zaintzaileak alertak ere jaso ahal izango ditu, pazienteak sendagaiak hartu dituela baieztatzen ez duenean, eta tratamendua betetzeari buruzko asteroko edo eguneroko txosten bat ere. Honek, tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko aukera emango du.
«Amak Fagor Healthcareren zerbitzuak erabiltzen dituenetik, medikazioa kezka txikiagoa da niretzat, eta haren osasunerako ere garrantzitsuak diren beste alderdi batzuetan zentratu naiteke»
Homecare gailua
Segurua, erraza, eraginkorra
- Hartualdien betetze-mailaren gaineko kontrol handiagoa.
- 99% de a% 99ko atxikimendua tratamendu farmakologikoari..
- Informazioa denbora errealean.
Nola eta non lortzen ditut Fagor Healthcareren zerbitzuak medikamentuak hartzeaz ez ahazteko?
Fagor Healthcaren farmaziekin lan egiten dugu medikazioaren segurtasuna ziurtatzeko eta bermeko zerbitzu profesionala eskaintzeko
SPD blisterra bakarrik edo WhatsApp abisuekin edo konektatutako gailuarekin batera erabili dezakezu
Lasai zaitez eta ez zaitez gehiago kezkatu zure botikengatik
“Fagor Healthcareren zerbitzuekin, pazienteei zein haien senideei konfiantza eta lasaitasuna eskain diezaiekegu botikak behar bezala hartzen ari direlako.
SPD egiteko ardura duten farmazialariek eta teknikariek oso ondo ezagutzen dituzte sendagaiak, eta intolerantziak, inkongruentziak eta abar detekta ditzakete, eta konpondu “
BERINGUES Farmazia
Ezagutu gure zerbitzuak 2.500 farmazia baino gehiagotan
Nire farmaziak esakintzen al ditu Fagor Healthcareren zerbitzuak?
Sartu zure posta-kodea eta helbide elektronikoa eta, sakatu “Kontsultatu” botoia.
Posta elektroniko bat jasoko duzu gertuen dituzun farmaziekin.
Euskera- Consulta farmacia cercana
Ohiko galderak
Zer da SPD?
SPDa arreta farmazeutikoko zerbitzu bat da (sendagai-paziente binomioa baitago), eta prozesura bideratuta dago.
Norentzat da egokia?
Bereziki erabilgarria eta gomendagarria da 4 medikamentu edo gehiago dituzten paziente kroniko polimedikatuentzat, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Autonomia murriztua duten pazienteak
- Senideen eta/edo zaintzaileen ardurapeko pazienteak
- Bakarrik bizi diren eta sendagaien antolamenduan arazoak dituzten paziente polimedikatuak
- Jarraibide konplexuak hartzen dituzten pazienteak
- Medikuak bideratutako pazienteak
- Osasun-administrazioekin hitzartutako programetan sartutako pazienteak
Zergatik administratzen da SPD farmaziatik?
Farmazia komunitarioa pazientearengandik oso hurbil dagoen osasun-establezimendua da. Bere kapilaritateari eta kalean egoteari esker, farmazialaria, askotan, pazientearekin elkarreragin gehien duen osasunaren profesionala bihurtzen da. Botikak emateaz gain, botikariak zenbait farmazia-zerbitzutan bere osasun-ezagutzak eskaintzen ditu pazientearen osasunaren mesedetan. Dosifikazio Sistema Pertsonalizatua edo SPD farmazian gehien eskatzen den zerbitzuetako bat da
Zer abantaila eta onura ditu SPDak pazienteentzat?
- Pazienteak bere medikazioa antolatuta dauka
- Sendagaiak manipulatzean eta kontserbatzean nahasteak saihesten ditu
- Etxean biltegiratutako sendagaien stocka murrizten du
- Tratamenduaren kontrol handiagoa lortzen du
- Guzti honek betetze farmakoterapeutikoa hobetzen du, eta, beraz, bere osasuna eta bizi-kalitatea ere.
Zer abantaila eta onura ditu SPDk pazientearen senideentzat eta/edo zaintzaileentzat?
- Pazienteari botikak ematea errazten du
- Medikazio-akatsak izateko arriskua gutxitzen da
- Lasaitasun handia, jakinda pazienteak farmazialari batek antolatu eta kontrolatutako botikak dituela
Informazio gehiago behar duzu?
Contacto Partikularrak - EUS
Fagor Healthcare: Bulego nagusia: Goiru Kalea, 1 Edificio A, 20500 Arrasate, Gipuzkoa. Teléfono: +34 943 25 24 31